Newsletter 2 / 2020
INSTITUZIONALA
INSTITUCIONAL
ASCOM 2020 Saria
Premio ASCOM 2020
Espainiako Compliance Elkarteak (ASCOM), LEA/AVCk etika defendatzeko eta enpresen jokabide-arauak betetzeko egiten duen lana aintzatetsi du, erakunde-kategoriako ASCOM 2020 Saria emanez.
La Asociación Española de Compliance (ASCOM) ha reconocido la labor que realiza LEA/AVC en la defensa de la ética y del cumplimiento de las normas de conducta de las empresas con la entrega del Premio ASCOM 2020 en la categoría institucional.
Agerraldiak Eusko Legebiltzarrean
Comparecencias en el Parlamento Vasco
Alba Urresola, LEA/AVCko lehendakaria, azaroaren 25ean eta abenduaren 4an joan zen Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu batzordera eta Eusko Legebiltzarreko Garraio, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza batzordera. Bere esku-hartzeetan, erakundeak 2019an izandako jarduera errepasatu zuen. Aldi horretan guztira 114 espedientetan egin zuen lan, hau da, 2018ko ekitaldian baino % 14 jarduera gehiagotan. Era berean, 2020ko Ekintza Planaren eta gauzatutako ekintza zehatzen berri eman zen.
Alba Urresola, Presidenta de LEA/AVC, compareció los días 25 de noviembre y 4 de diciembre en la Comisión de Economía, Hacienda y Presupuestos y en la Comisión de Transportes, Planificación Territorial y Vivienda del Parlamento Vasco, respectivamente. En sus intervenciones repasó la actividad del organismo en el año 2019, periodo en el que trabajó en un total de 114 expedientes, lo que supuso un 14% más de actividad que el ejercicio 2018. Asimismo, se dio cuenta del Plan de Acción del año 2020 y de las acciones concretas ejecutadas.
Lehiaren Defentsari buruzko Legea aldatzeko Lege Aurreproiektuari egindako alegazioak
Alegaciones al Anteproyecto de ley de modificación de la Ley de Defensa de la Competencia
LEA/AVCk Lehiaren Defentsari buruzko Legea aldatzeko Lege Aurreproiektuari egindako alegazioak aurkeztu ditu entzunaldi-izapidearen barruan, legezko testua Estatuko lehiaren Zuzenbidearen aplikazioaren errealitate instituzionalera eta deszentralizatura eta merkatu globalen eta digitalen egungo testuingurura egokitzeko beharra barne.
LEA/AVC ha presentado en el trámite de audiencia alegaciones al Anteproyecto de Ley de modificación de la Ley de Defensa de la Competencia, incluyendo la necesidad de adaptar el texto legal a la realidad institucional y descentralizada de la aplicación del derecho de la competencia en el Estado, así como al contexto actual de los mercados globales y digitales.
Nazioarteko jarduera
Actividad Internacional
2020ko bigarren seihilekoan, LEA/AVCk lehiaren nazioarteko hainbat forotan hartu du parte. Irailean International Competition Network (ICN) erakundearen urteko bilera egin zen, urrian Lehiaren eta Kontsumitzaileen Babesari buruzko Nazio Batuen 8. Konferentzia eta abenduan OCDEren Global Forum on Competition izenekoa.
Durante el segundo semestre de 2020, LEA/AVC ha tomado parte en distintos foros internacionales de competencia. En septiembre se celebró la reunión anual del International Competition Network (ICN), en el mes de octubre la 8ª Conferencia de Naciones Unidas sobre Competencia y Protección del Consumidor, y en diciembre el Global Forum on Competition de la OCDE.
“New Competition Tool” Europako Batzordearen kontsulta publikoa
Consulta pública de la Comisión Europea “New Competition Tool”
Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako Zuzendaritzarekin koordinatuta, LEA/AVCk bere ekarpenak egin zituen lehiaren araudian aurreikusitako tresnak egungo errealitatera, plataforma digitalen ekonomiara, batez ere, egokitzeko Europako Batzordeko Lehiaren Zuzendaritza Nagusia egiten ari den prozesuan.
En coordinación con la Dirección de Asuntos Europeos del Gobierno Vasco, LEA/AVC realizó sus aportaciones en el proceso que la Dirección General de Competencia de la Comisión Europea está llevando a cabo para adecuar las herramientas previstas en la normativa de competencia a la realidad actual, en particular, a la economía de las plataformas digitales.
Lehiaren Zuzenbidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean
Derecho de la competencia y nuevos retos en el fútbol profesional ante la pandemia
“Lehiaren Zuzenbidea eta erronka berriak futbol profesionalean pandemiaren aurrean” izenburupean, LEA/AVCk jardunaldi bat antolatu zuen joan den azaroaren 26an, hauen partaidetzarekin: Jon Berasategi, Athletic Clubeko zuzendari nagusia; Maria Tato, Espainiako Errege Futbol Federazioko Emakumeen Futboleko zuzendaria; Amaia Gorostiza, Eibar taldeko presidentea; Javier Tebas, LaLigako presidentea; Andreu Camps, Espainiako Errege Futbol Federazioko idazkari nagusia; eta Juan Luis Crucelegi, UNCTADekoa. Jardunaldian, futbolak jarduera ekonomiko gisa duen garrantzia nabarmendu zen. Sektore hori oso araututa dago, eta, gainera, lehiaren araudiari lotuta. Hori dela eta, jardunaldian zehar, arlo horretako lehiari buruzko azken txostenak landu ziren.
Bajo el título “Derecho de la competencia y los nuevos retos en el fútbol profesional ante la pandemia”, LEA/AVC organizó el pasado 26 de noviembre una jornada con la intervención de Jon Berasategi, Director General del Athletic; María Tato, Directora de Futbol Femenino de la RFEF; Amaia Gorostiza, Presidenta del Eibar; Javier Tebas, Presidente de LaLiga; Andreu Camps, Secretario General de la RFEF; y Juan Luis Crucelegi, UNCTAD . En la jornada se puso de manifiesto la importancia del fútbol como actividad económica, un sector muy regulado que además está sujeto a la normativa de Competencia, por lo que a lo largo de la jornada se abordaron los últimos informes de Competencia en la materia.
LEHIAREN DEFENTSA
DEFENSA DE LA COMPETENCIA
Landare-olio erabiliaren bilketaren sektoreko bi enpresa zehatzea
Sanción a dos empresas del sector de la recogida del aceite vegetal usado
Lehiaren Euskal Kontseiluak, 2020ko urriaren 16ko Ebazpenean, Ecogras Recuperación y Reciclado S.L. eta Rafrinor S.L. enpresek arau-haustea egin dutela adierazi du, Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeek (udalek eta mankomunitateek) 2002tik 2013ra bitartean esleitutako kontratuen bitartez erabilitako landare-olioa biltzeko eta kudeatzeko merkatua bien artean banatzeko akordioa dutelako.
El Consejo Vasco de la Competencia en su Resolución del 16 de octubre de 2020 ha declarado la existencia de infracción por parte de las empresas Ecogras Recuperación y Reciclado S.L. y Rafrinor S.L. por la realización de un acuerdo de reparto del mercado de la recogida y gestión del aceite vegetal usado a través de los contratos adjudicados por las administraciones locales (ayuntamientos y mancomunidades) de la Comunidad Autónoma de Euskadi desde el año 2002 hasta el 2013.
Zehapen espedientea ireki zaie higiezin-bitartekaritzaren sektoreko zenbait enpresari
Incoado expediente sancionador a empresas del sector de la intermediación inmobiliaria
Informazio erreserbatu fasean jasotako informazioan oinarrituta, LEA/AVCk zehapen-espedientea ireki die higiezin-bitartekaritzaren sektoreko 36 enpresari, etxebizitzaren alokairuaren arloko prezioak edo beste merkataritza-baldintza batzuk finkatzeari buruzko balizko akordioarengatik edo hitzartutako edo jakinaren gainean paraleloa den jardunbideengatik. Espedientea irekitzeak ez du ikerketaren azken emaitza aurrez ebazten.
En función de la información recabada durante la fase de información reservada, LEA/AVC ha incoado expediente sancionador a 36 empresas del sector de la intermediación inmobiliaria por un posible acuerdo, práctica concertada o conscientemente paralela en relación a la fijación de los precios u otras condiciones comerciales en el ámbito del alquiler de vivienda. La incoación de este expediente no prejuzga el resultado final de la investigación.
Zehapen espedientea hormigoiaren sektoreko enpresei
Incoación de expediente sancionador a empresas del sector del hormigón
LEA/AVCk zehapen espedienteak ireki dizkie hormigoiaren sektoreko Bizkaiko lau enpresari, Lehiaren Defentsari buruzko Legearen 1. artikuluan debekatutako jokabideak egiten ari diren zantzuak direla eta. Espedientea irekitzeak ez du ikerketaren azken emaitza aurrez ebazten.
LEA/AVC ha incoado expediente sancionador a cuatro empresas del sector del hormigón por posibles conductas contrarias al artículo 1 de la Ley de Defensa de la Competencia. La incoación de este expediente no prejuzga el resultado final de la investigación.
Zehapen espedientea fumigatzeko produktu kimikoak banatzen dituen enpresa bati
Incoación de expediente sancionador a una empresa distribuidora de productos químicos de fumigación
LEA/AVCk zehapen espedientea ireki dio fumigazioko produktu kimikoak banatzen dituen enpresa bati, merkatuan nagusitasun-posizioa gehiegikeriaz erabiltzeagatik, Lehiaren Defentsarako Legearen 2. artikuluaren aurka. Espedientea irekitzeak ez du ikerketaren azken emaitza aurrez ebazten.
LEA/AVC ha incoado expediente sancionador a una empresa distribuidora de productos químicos de fumigación por un posible abuso de posición de dominio en el mercado, contrario al artículo 2 de la Ley de Defensa de la Competencia. La incoación de este expediente no prejuzga el resultado final de la investigación.
Tokian tokiko ikuskapenak enpresetan
Inspecciones domiciliarias en empresas
2020ko bigarren seihilekoan, LEA/AVCk ikuskapenak egin ditu bost enpresaren egoitzetan, Lehiaren Defentsari buruzko Legearen 1. artikuluak debekatutako balizko jardunbideak direla eta.
Durante el segundo semestre de 2020 LEA/AVC ha realizado inspecciones en las sedes de cinco empresas por posibles prácticas prohibidas por el artículo 1 de la Ley de Defensa de la Competencia.
LEHIAREN SUSTAPENA
PROMOCIÓN DE LA COMPETENCIA
Euskadin eragina duten kontzentrazioei buruzko txostena
Informe de concentraciones con incidencia en Euskadi
2014-2020 epealdian, MLBNk 554 kontzentrazio-operazio baimendu ditu guztira. Euskal enpresek parte hartu dute baimendutako operazioetatik 54tan, hau da, eragiketa guztien %9,75ean.
En el periodo 2014-2020, la CNMC ha autorizado un total de 554 operaciones de concentración. En 54 de las operaciones autorizadas se ha producido la participación de empresas vascas, es decir, en el 9,75% del total.
Zamaketarien grebaren jarraipena
Seguimiento de la huelga de la estiba
Lehia sustatzeko eginkizunen esparruan, LEA/AVCk jarraipena egin du eta hainbat ekintza abiarazi ditu Bilboko portuko zamaketarien grebari dagokionez.
En el ámbito de sus funciones de promoción de la competencia, LEA/AVC ha realizado el seguimiento y ha desplegado diversas acciones en relación a la huelga de la estiba en el Puerto de Bilbao.
Arratzuko Udalaren lizitazioa
Licitación Ayuntamiento de Arratzu
LEA/AVCren gomendioari jarraituz, Arratzuko Udalak obra-lizitazio bat geldiarazi du, pleguetan aurreikusitako esleipenerako irizpide batzuk diskriminatzaileak direlako, hurbiltasun geografikoarengatik justifikaziorik gabeko abantaila ematen baitzuten.
Siguiendo la recomendación de LEA/AVC, el Ayuntamiento de Arratzu ha paralizado la licitación de una obra por el carácter discriminatorio de algunos criterios de adjudicación previstos en los pliegos que otorgaban una ventaja injustificada por proximidad geográfica.
Lehiaren arloko Complianceko UNE araua
Norma UNE de Compliance en materia de competencia
LEA/AVCk lehiaren arloko compliance kudeaketa-sistemen estandar bat egitea sustatu du Asociación Española de Normalización elkartearen (UNE) aurrean. Ekimen horren helburua enpresak bete behar dituzten programetan lehiaren aldagaia txertatzea da, gobernu ona eta merkatuen funtzionamendu eraginkorragoa eta bidezkoagoa bultzatuz.
LEA/AVC ha promovido frente a la Asociación Española de Normalización (UNE) la elaboración de un estándar de sistemas de gestión de compliance en materia de competencia. El objetivo de esta iniciativa es incorporar la variable de competencia en los programas de cumplimiento de las empresas favoreciendo el buen gobierno y el funcionamiento más eficiente y justo de los mercados.
Debako Udala eta pisu turistikoak
Ayuntamiento de Deba y pisos turísticos
LEA/AVCk, erregulazioaren eta pisu turistikoen arloan planteatutako kontsulta bati erantzun dio, eta erabilera turistikoko etxebizitzetan eta etxebizitza partikularretako logeletan ostatu-jarduera ekonomikoak egiteko Debako udalerriko udal-plangintzako arauek beharrezkoak eta proportzionalak ez diren oztopoak ezartzen dituztela adierazi du.
LEA/AVC ha respondido a una consulta planteada en materia de regulación y pisos turísticos señalando que las normas de planeamiento municipal del municipio de Deba establecen barreras de entrada no necesarias ni proporcionales a la realización de actividades económicas de alojamiento en viviendas para uso turístico o en habitaciones en viviendas particulares para uso turístico.
COVID-19a eta elikagai freskoen handizkako banaketa
COVID-19 y la distribución al por mayor de alimentación frescos
LEA/AVCk, pandemiak sortutako salbuespenezko egoeran, MERCABILBAOn handizka merkaturatutako produktu freskoen prezioen eta 35 astetan saldutako kopuruen bilakaera jarraitu eta aztertu zuen: antxoa, txibia izoztua, arrautzak, esnea, laranja, legatza, muskuilua, patata eta banana.
LEA/AVC, en la situación excepcional generada por la pandemia, siguió y analizó la evolución de los precios y las cantidades vendidas durante 35 semanas de distintos productos frescos comercializados al por mayor en MERCABILBAO: anchoa, calamar congelado, huevos, leche, naranja, merluza, mejillón, patata y plátano.
Bilboko Udalaren aparkaldi arautuari eta aparkalekuetako aplikazioei buruzko txostena
Informe sobre estacionamiento regulado y apps parkings del Ayuntamiento de Bilbao
Parking Internet S.L.U. eta Easy Park. S.L.U. enpresekin hitzarmenak gauzatuz, Bilboko Udalak bi lehiakide berri sartu ditu aparkalekuen aplikazioen merkatuan, hasiera batean hornitzaile bakarra zen zerbitzuaren emakidadunaren aurrean. Horrek esan nahi du, beraz, Administrazio Publikoak uneoro babestu behar duen lehia arloko neutraltasuna bermatzen dela.
La formalización de convenios con las empresas Parking Internet, S.L.U. y Easy Park S.L.U. por parte del Ayuntamiento de Bilbao ha supuesto la entrada en el mercado de las apps de parkings a dos nuevos competidores frente al concesionario del servicio, inicialmente proveedor único. Ello supone, por tanto, garantizar la neutralidad competitiva que la Administración Pública debe salvaguardar en todo momento.
Euskadin erregulazioa hobetzeko kontsulta publikoa
Consulta pública para mejorar la regulación en Euskadi
LEA/AVCk “Euskadiko Erregulazioa Hobetzeko” proiektu bat abiarazi du. Horretarako, Kontsulta Publiko bat ari da egiten euskal enpresen eta erakundeen esparruan, haien iritziak aztertu eta proiektuaren Ekintza Planean sartzeko.
LEA/AVC ha activado un proyecto para la “Mejora de la Regulación en Euskadi”. Para ello, se está llevando a cabo una Consulta Pública en el ámbito de empresas y entidades vascas para que sus opiniones sean analizadas e incorporadas al Plan de Acción del proyecto.
Hiriko mikromugikortasun partekatua eta ingurune lehiakorra
Micro movilidad compartida urbana y entorno competitivo
Mugikortasunaren hiri-errealitate berriak planteatzen dituen erronken ondorioz, udal agintariek erantzun erregulatzaileak artikulatu dituzte edo/eta herritarrei mikromugikortasun-zerbitzuak eskaini dizkiete, azken kasu horretan eragile ekonomiko gisa jardunez. Horrela, udal agintariek zeregin erabakigarria dute mikromugikortasun partekatua egituratzeko eta bultzatzeko, enpresa-ekimenak, bikesharing-a eta scootersharing-a, besteak beste garatzen diren lege- eta ekonomia-agertokia batera arautzeko.
Los retos y desafíos que plantea la nueva realidad urbana de movilidad ha llevado a que las autoridades municipales articulen respuestas regulatorias y/u oferten servicios de micromovilidad a su ciudadanía, actuando en este caso, como operadores económicos. De esta manera, los poderes municipales juegan un papel determinante en la configuración e impulso de la micromovilidad compartida al co-regular el escenario legal y económico en el que se desarrollan iniciativas empresariales como el bikesharing y el scootersharing.
Lankidetza publiko-pribatua eta horrek lehian duen eragina
La colaboración público-privada y su incidencia en la competencia
Lankidetza publiko-pribatua formula ezin hobea da zerbitzu publikoak hobetzeko eta zerbitzu horietan eraginkortasun, efizientzia eta kalitate handiagoa lortzeko, eta baita enpresa pribatuen lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko ere. Egungo testuinguruan, gainera, ekonomia suspertzen laguntzeko tresna eraginkorra da. Lehiaren ikuspegitik dauden arriskuak ere baloratu behar dira, lehiaren aurkako jokabiderik egin gabe tresna hori sustatu ahal izateko.
La colaboración público-privada es una fórmula ideal para mejorar los servicios públicos y lograr una mayor eficacia, eficiencia y calidad de los mismos, así como para mejorar la competitividad y la innovación de las empresas privadas. En el actual contexto, supone además un instrumento eficaz para favorecer la recuperación económica. También deben valorarse los riesgos desde el punto de vista de la competencia a fin de potenciar este instrumento sin incurrir en conductas anticompetitivas.
LEA/AVC-k konpromisoa hartzen du datuak behar den moduan babesteko, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.
La LEA/AVC se compromete a tratar los datos incluidos en este formulario de acuerdo con lo establecido en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales.


Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Tratamendu arduraduna: Autoridad Vasca de la Competencia. Ercilla 4, 2º, 48009, Bilbao, Bizkaia.
Teléfono: 944032807
Datuak babesteko ordezkaria: Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava. Teléfono: 945 018 680.
www.euskadi.eus
Helburuaren deskribapena: Lehiaren defentsari buruzko arau-hausteen salaketak kudeatzea eta espedienteak izapidetzea. Zehapen-espedienteen izapideak sistematizatzea eta esku hartzen duten alderdien eta garrantzizko beste edozein hirugarrenen datuak biltzea.
Oinarri juridikoa: Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko. Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legea.
Gordetzeko epea: Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak: Instrukzioan parte hartu duten salatzaileak, alderdiak eta hirugarrenak.
Datuak eskuratzea, zuzentzea, aurkatzea, ezabatzea ("ahazteko eskubidea"), tratamendua mugatzea, eramangarritasuna eta banakako erabakirik ez hartzea, "Tratamenduaren arduradunaren" edo Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean.
Informazio gehiago pribatutasun politikan


Información sobre el tratamiento de datos personales
Responsable del tratamiento: Autoridad Vasca de la Competencia. Ercilla 4, 2º, 48009, Bilbao, Bizkaia.Teléfono: 944032807
Delegada de protección de datos: Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Álava. Teléfono: 945 018 680.
www.euskadi.eus/proteccion-datos
Finalidad del tratamiento: Mantenimiento de datos de contacto de interesados en el ámbito de la competencia tanto del sector público como privado para alimentar los sistemas de información de la Autoridad Vasca de la Competencia, organización de eventos, campañas de comunicación y difusión.
Base jurídica: Tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento.
Ley 15/2007, de 3 de julio, de Defensa de la Competencia.
Plazo de conservación: Tiempo que es necesario para cumplir con la finalidad para la que se recabaron y para determinar las posibles responsabilidades. Será de aplicación lo dispuesto en la normativa de archivos y documentación.
Categorías de destinatarios: Asociaciones y organizaciones sin ánimo de lucro, Cámaras de comercio, industria y navegación, Colegios profesionales, Hacienda pública y administración tributaria, Interesados legítimos
Acceso, rectificación, oposición, supresión ("derecho al olvido"), limitación del tratamiento, portabilidad y de no ser objeto de decisiones individualizadas, ante el "Responsable del Tratamiento" o ante la Delegada de Protección de Datos.
Más información en la política de privacidad